Logela
SORGINTXO
Attic Room SORGINTXO
Attic Room SORGINTXO
60 m2 I Bainuontzi biribila I Hästens koltxoia I Terraza
Babestu nazazu. Airea behar dut. Ukitu nazazu. Etor zaitezke. Erori gaitezke. Airea zara.
Attic room logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean.
Attic room logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Sabai altua eta egurrezko habeak dauzkanez, are zabalagoa eta argitsuagoa ematen du gelak. Oheak Hastens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.
Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera produktuak Per Purr markakoak dira, %?100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).