Ibilaldi bat 4X4 autoetan

Bertako biztanleek bakarrik ezagutzen dituzten lekuak

Lur guztiak

Leku magikoak

Europako basorik sasoitsuenetako batzuk aurkituko ditugu hemen. Antzinarotik lur honekin bat eginik bizi izan da gizakia, eta lurrari lotuta daude gure kultura eta ohiturak.

Ibilaldi honetan, bertako biztanleek bakarrik ezagutzen dituzten txoko berezi eta ikusgarrietara joango gara, eta toki magikoetan atera ahal izango ditugu argazkiak.

Aginako paraje naturalera ere hurbilduko gara, Luis Valleten eta Jorge Oteizaren artelana ikustera. Aita Donostiaren omenez sortutako lan bat da, kapera batek eta hilarri batek osatzen dutena.

Bestalde, monumentu megalitikoz beteta dago inguru hura. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz, natura, artea, arkitektura eta historia toki bakar batean ikusteko. Lesaka ere bisitatuko dugu, hango etxe ederrak ezagutzeko, euskal arkitekturaren adibide baitira.

Bukatzeko, herri-sinesmena darion debozio-gune bat ikusiko dugu: San Juan Xar. Hona hemen gure proposamena: 4X4 autoak zuen bila joango dira hotelera.
Idatzi iezaguzu info@new.arantzahotela.com helbidera zure esperientzia erreserbatzeko